XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); gero, batasun berriarentzat ere behar zen izen bat hautatu: Guilbeau'k jadanik Federation Littéraire Basque deithua balin bazuen, ezagun zen izen hori ez zela bertze gehienen gogokoa, eta erdarazko izen bat baino eskuarazko bat nahiago zutela: azkenik, batasunaren erregela edo sortarauak moldatzekoak ziren; lan hori Pierre Broussain eta Arbelbide kalonjeak beren gain hartu zuten.

Gei horiek oro gogoan eta elhez ongi erabili ondoan, bereziki Ondarrabian egin zen bertze bilkurachka batean, idazki luze bat moldatu zuten onhartu phonduak finkatzen eta zabaltzen zituena eta gainerat lauzpabortz galde zauzkanak: guthun hori Eskual-Herrian norbeit zirener igorri zioten, abendoaren 25-eko Daranatz aphezari zauzkan galder ihardets zezoten.

Ihardespen hoitarik andana bat ikusi dut: bertze guzien artetik, huna Hiriart-Urruty Hazpandar aphezarena, iduritzen baitzaut ezagutu dutenek, eta guziz haren eskolier edo ikasle ohiek, atsegin izanen dutela idazki horren irakurtzean: Zuekin Hiriart-Urruty, Apheza.

Hendayako hamaseiek ezarri zituzten buruzagiak gehienek onhartu zituzten: zenbeitek, bizkitartean, Zalduby ordukotz zahartuchea zelakoan, Arbelbide nahiagoko zuketen haren orde ezartzea.